D ereduaren oztopoak, euskal zinemaren ajeak eta herri indigenen jakituria

Xorron Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera.

Audio_placeholder

D ereduaren oztopoak, euskal zinemaren ajeak eta herri indigenen jakituria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Tertulian, Iruñeko haur eskoletan D eredua ezartzeko izaten ari diren oztopoez hausnartu dugu Mikel Garcia eta Izar Mendigurenekin. Elkarrizketaren tartera Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak Miren Maniasekin euskal zinemaren finantzaketaz hausnartutakoak ekarri ditugu. Koop57 EHko Liher Gonzalezek, OlatuKoop sarearen bigarren urtemuga baliatuta, ibilbidearen errepasoa egin eta larunbat honetan egingo duten bilkura aurreratu digu. MUko Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin herri indigenen jakituriaz hausnartu dugu KooperaRock atalean, eta elkarrekiko dugun dependentziaz aritu gara.