Andreen ikusgarritasuna, eskola jazarpenaren prebentzioa eta film zein liburu gomendioak

Oiartzun irratiko Mirari Martiarenaren eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko berri jaso dugu gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Andreen ikusgarritasuna, eskola jazarpenaren prebentzioa eta film zein liburu gomendioak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Idoia Arraizak 'Bilgune kontari'-ren errepasoa egin digu, bereziki, gerra garaia pairatu behar izan zuten emakumeei Elgetan egindako omenaldiaz eta emakumeen kultur eta kirol arloko ikusgarritasun faltaz aritu da. Elkarrizketaren tartean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendari Imanol Igeregirekin hitz egin dugu, Finlandiako Turku Unibertsitatearekin eskola jazarpena prebenitzeko egin duten akordioaz. Radiokulturako lagunen eskutik 'In Bruges' filmaren eta 'L'infiltré' liburuaren berri izan dugu. Amaitzeko, maiatzaren 13tik 15era bitartean, Txatxilipurdi aisialdi elkarteak antolatutako 'Hurbil gaitezen naturara' jardunaldien berri ekarri digute Txapa irrati libreko lagunek.