Horien hedapenerako, baina, politika egokiak garatu behar direla uste du, eta ezinbestekoa dela euskarak zeharlerrotsun ikuspegia hartzea, hau da, hizkuntzaren irizpidea hirigintza, etxebizitza nahiz lurralde antolamenduan txertatzea. Galesen, adibidez, 366 etxebizitza berriren eraikuntza bertan behera utzi dute galeseran izan zezaken eragin kaltegarriagatik. Gurean, Gasteizko Legebiltzarrak onartutako Udal Lege berrian onartu da hirigintza proiektuen eragin linguistikoa aztertzea. Baina Nafarroan ez dago halakorik, eta Lekarozko Aroztegia proiektuak Baztango arnasguneari kalte egin diezaioke.