Larunbaterako Mirentxenko gidariek antolatu duten dinamikaren berri Oiartzun irratitik ekarri dugu, eguneko adierazpenetan Egoitz Urberen hitzei lekua eginda. Elkarrizketaren tartean, Ipar Euskal Herriko hirigune elkargo bakarraren aldeko prozesuaz hausnartu dugu Batera plataformako Nikolas Blainekin. EHAZEko Itziar Eliasek Xake produkzioak konpainiaren 'Mami Lebrun' antzezlanaz hitz egin digu. Amaitzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegi batu zaigu, eta maitasun harremanetan agertzen diren zeloen inguruko gomendioak eman dizkigu.