Nazioarteko nobedadeen artean, Bartzelonako BLAZE OUT taldearen "Backlash" diskoa izan da protagonista. Bestalde, BabyMetal, Protest The Hero, Walls Of Jericho eta Deftones banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, NUKORE gasteiztarren "You Call The Wolf, You Get The Pack!" diskoa nabarmendu dute, Katez eta Black Ocean Witness taldeen doinuekin batera.