Jesus Guridiren 'Euskal Melodiak' lanak hasiera emango dio Klasikoak irratsaioari

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Jesus Guridiren 'Hamar Euskal Melodiak' laneko bi kantarekin hasiko dugu aste honetako Klasikoak irratsaioa: "De Ronda" eta "amorosa". Segidan, beste autore klasiko batzuen lanak entzungo ditugu: Ravel, Rimsky-Korsakov, Dowland, Tsaichovski, Alagna, Janáček eta Mozart.

Audio_placeholder

Jesus Guridiren 'Euskal Melodiak' lanak hasiera emango dio Klasikoak irratsaioari

Loading player...
Jesus Guridi
Jesus Guridi

Hauek dira saioan zehar entzungo ditugun obrak: Maurice Ravelen "Pavane pur une infante defunte", Nikolai Rimsky-Korsakoven "Alborada" eta "Scena e canto gitano", John Dowlanden "I shame at my unworthiness", Piotr Ilich Tsaichovskiren "Zisneen Lakua". Estilo aldaketa izango dugu tartean, Roberto Alagnaren Italiako musika herrikoiarekin: "Mi Votu", "Ciuri Ciuri" eta "Tarantella Mafiusa".

Jarraian, doinu klasikoetara itzuliko gara Leoš Janáčeken "Říkadla" eta Amadeus Mozarten "Piano Concerto No. 21" lanekin. Eta ohikoa den moduan, zinemako musikarekin amaituko dugu saioa, Holokausto Naziaren inguruko filme ezagun eta hunkigarri baten gai nagusiarekin, alegia: "Schindler's List" (Schindleren Lista).