Londreseko Unibertsitatean ikerketa bat egin dute eta ikusi dute ekintza bat egin ondoren atseden hartzean garunean oroitzapenak errepikatu egiten direla, eta jarraian, garuneko beste leku batera eramaten direla. Ikerketaren emaitzek erakusten dute bizitzako esperientziak garunean errepikatzea garrantzitsua izan daitekeela oroimena sendotu eta etorkizunean oroitzapenak azkar berreskuratu ahal izateko. Alzheimerra eta bestelako gaitz amnesikoak ulertzeko gakoa izan daiteke fenomeno hori sakon aztertzea.