Txoministak zortziak bat aldarrikatuz!

Astorroxa umore tartean konpainian etorri zaigu gaur Eñaut Gantxegi, "txoministek" lagunduta. Maiatzaren 4an aurkeztuko dute Txoministask web-seriea eta bera ere buru belarri dabil aktore lanetan. Gaurkotasun gaiak umorez landuko dituzte. Aurrerapena egin digute Eneritz Arzallus, Kepa Matxain eta Lander Arretxeak.

Audio_placeholder

Txoministak zortziak bat aldarrikatuz!

Loading player...
Kepa Matxain, Eneritz Arzallus, Eñaut Gantxegi eta Lander Arretxea
Kepa Matxain, Eneritz Arzallus, Eñaut Gantxegi eta Lander Arretxea

Eneritz kamera lanetaz eta gailetak emateaz arduratzen da, Lander produkzioaz eta patata tortilla bokadiloez eta Kepa berriz aginduak eman eta gidoia idazteaz. Ardo botila ezinbesteko osagaia euren lanean.

Begoña del Teso, Iñigo Urkullu eta Ruper Ordorikak ere parte hartu nahi izan dute gaurko elkarrizketan.