Hormonen kutsadura, errefuxiatuen eskubideak eta irratiak entzuteko bideak

Radiokulturako lagunek migranteei harrera egiteko sortutako 'Etorkinekin' kolektiboako Amaia Fontangekin izandako elkarrizketa ekarri dugu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, gure hormonengan eragin kaltegarria duten eguneroko elementuez egin duten erreportajea.

Audio_placeholder

Hormonen kutsadura, errefuxiatuen eskubideak eta irratiak entzuteko bideak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Atzo Burlatan izandako atxiloketen torturaz hausnartzeko aukera ireki dute, eta Zaloa Basabek eta Amagoia Mujikak Info7 irratian horretaz esandakoak jaso ditugu eguneko adierazpenen tartean. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Gasteiz Irekia mugimenduko Bego Oleagari elkarrizketa egin dio, mugimendu horrek errefuxiatuen eskubideen inguruan Gasteizen antolatu dituen jardunaldiez. Komunikazioari zabaltzen diogun Xabier Landabidea batu zaigu eta euskarazko irratiak entzuteko dauden bideez eta RSS jarioaz hausnartu dugu harekin. Amaitzeko, aitatasun baimenen inguruan hitz egin dugu Iñaki Kasaresekin.