Europako hizkuntza-aniztasunaren aldeko egitasmoa da, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren baitan kokatzen dena. Hizkuntza-aniztasuna Europako ezaugarri garrantzitsua izan bada ere, hizkuntzen arteko kontaktua ez dela sarri orekatua izan nabarmendu dute. Tokian tokiko hizkuntzak ahultze-prozesuetan murgildu eta egoera zaurgarrian geratu direla, eta euskararen kasua ere horixe dela. Hitzargiak proiektuak hizkuntza horien biziberritze prozesuetan hiztun-komunitateek martxan jarritako dinamikak ezagutaraztea du helburu, eta ekainaren 23 eta 24an topaketa bat ere egingo dute Hernanin.