
Mozal legea tarteko Axier Lopez Argiako kazetariak berriki jaso du 600 euroko isuna "baimenik gabe" atxiloketa bateko irudia sarean jartzeagatik. Argiatik argi esan dute ez dutela isuna ordainduko eta helegitea jarriko dutela, desobeditu egingo dutela.
Ekai Txapartegik berriz, Desobedientzia ibiltzen liburua kaleratu zuen, praktika desobediente hainbat ondoren jardun honetaz teorizatuz. Desobedientzia zibilaren bidea Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du gaur 19:30etan Donostian Libre topaketen baitan.