Xorroxinen 35. urtemuga, kazetarien protagonismoa eta ekonomia sozial eta eraldatzailea

Xorroxin Irratiko esatari Amaia Eneterreagak euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera, bereziki, irratiaren 35. urtemuga ospatzeko egindako irratsaio berezia nabaremendu digu. Tertulian, kazetariek nahitara edo nahi izan gabe hartzen duten protagonismoaz eta euren bueltako morboaz hausnartu dugu Aitor Abaroa eta Nora Salbotxekin.

Audio_placeholder

Xorroxinen 35. urtemuga, kazetarien protagonismoa eta ekonomia sozial eta eraldatzailea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Duela 32 urte Espainiako Poliziak Pasaian erail zituen Komanto Autonomo Antikapitalistetako lau kide. Gertaera haren memoria osatze aldera, Oinatzak Produkzioak taldeak dokumentala egingo du, eta Yuri Agirrek eta Xabier Otamendik horretaz Info7 irratian esandakoei ere egin diegu lekua. Koop57EHko Liher Gonzalezek martxoarn 12an Katakraken egindako Olatukoopen lehen sakontzen eguneko kronika egin digu. Amaitzeko, MUko Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin bizitza erdigunean jartzeko ekonomiaz hitz egin dugu. Eta Anuska Esnaolak 'Maitasunetik' blogaz Txapa irratian esandakoak entzun ditugu.