Urrats txiki bezain sendoak Araban energia garbiaren alde

Arabako hainbat udalek Iberdrolarekin zituzten kontratuak eten dituzte. Fakturan aurreztu ez ezik, eredu berde eta jasangarri baterantz urratsak eman dituztela esan digu Zalduondoko alkate Gustavo Fernandez Villatek. Iberdrola Garoñako zentral nuklearraren jabeetako bat da. Kontzientzia hartu, eta energia garbi eta merkeagoa lortzeko baliabideak jarriko dituzte herritarren eskura. Halaber, beste udalekin elkarlana sustatuko dute helburu berarekin.

Audio_placeholder

Urrats txiki bezain sendoak Araban energia garbiaren alde

Loading player...
Zalduondo herria
Zalduondo herria

Arrotza zaigu oso energiaren arloa gehienoi. Konpainia nagusiekin kontratatzen dugu normalean eta kitto. Baina konpainia hauek energia nondik lortzen duten, eta ezartzen dizkiguten prezioak zilegiak diren pentsatzen jarriz gero zer pentsatua edukiko genuke. Garoñako zentral nuklearraren irekieraren kontra, eta energia garbiaren aldeko erabakiak hartu dituzte Arabako udal askok. Horietako bat dugu Zalduondo, 200 biztanle eskaseko herria. Gustavo Fernandez alkateak kontatu digunez, Iberdrolarekin kontratua eten eta energia garbia eskaitzen duen beste batekin sinatzea erabaki zuten. Bidenabar, argindarraren fakturak nabarmen jeitsi zaizkiela kontatu digu.

Udalaren kasua da hori, baina herritarrek ere gauza bera egin dezaketela esan digu Fernandezek, eta ildo horretan zalduondotarrei laguntzeko prest daude. Are gehiago, alboko herriekin biltzen ari dira urrats gehiago emateko helburuz.