Arantzazun ikasketak egiten ari zela duela 50 urte inguru sortu zen Jakin aldizkariaren garaietara begira jarri gara Joan Mari Torrealdairekin. Martin Ugalde, Manuel Lekuona bera edota Oteizarekin elkarbanatutakoak kontatu dizkigu. Gerra osteko belaunaldi autonomoaz, frankismo garaiaz eta Arantzazuko eguzkipetik laino artera jaisteaz hitz egin digu. Egunkaria auziaz, jasandako torturez eta handik eratorritako minbiziaz sakon hitz egin digu.