Gershwinen 'Porgy & Bess' eta kantua protagonista, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ohiko doinu klasikoetatik aterako gara, hain ezagunak ez diren lanei tartea irekitzeko. Izan ere, Aita Donostiak 'Irulea' konposizioarekin abiatutako ibilbideari, kantuan oinarritutako beste lanekin emango diogu jarraipena: Claudio Monteverdiren 'Zefiro Torna', Johann Straussen 'Frühlingsstimmen' eta George Gershwinen 'Porgy and Bess' obra nagusiaren kantu ezberdinekin, "I Got Plenty O'Nuttin", "Summertime" eta "Bess, you is my woman now".

Audio_placeholder

Gershwinen 'Porgy & Bess' eta kantua protagonista, Klasikoak irratsaioan

Loading player...
Gershwinen 'Porgy & Bess'
Gershwinen 'Porgy & Bess'

Jarraian, beste autore batzuen obra ezezagunagoak entzungo ditugu: Wieniawskiren 'Polonesa Brillante', Brahmsen 'Sonata f-a-e', Albénizen 'Asturias' eta Tárregaren 'La Gran Jota'. Azkenik, zinemako musikarekin emango diogu amaiera saio berezi honi: 'Des hommes et des dieux' filmean agertzen den Tchaikovskyren 'Zisneen Lakua' lanaren zati bat edota Mozarten 'Figaroren Ezkontzak', izen bera duen filmekoa.