Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morrisek jasoko dute aurtengo Brain Prize saria, memoriaren mekanismoak ikertzeagatik. Milioi bat euroko saria dela jakinda, erraz uler dezakegu 2011tik Danimarkako Grete Lundbeck Fundazioak (Europako Garunaren Ikerketaren Munduko fundazioak) urtero banatzen duen Brain Prize honen garrantzia. Oinarrian, esan daiteke neuronen arteko konexio indartuetan gordetzen dela memoria. Baina zer gertatzen da gure garunean guk gauzak gogoratzeko?