Bihar 9.00etan: Gershwinen 'Porgy & Bess' eta kantua protagonista, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ohiko doinu klasikoetatik aterako gara, hain ezagunak ez diren lanei tartea irekitzeko. Izan ere, Aita Donostiak euskal musikarekin abiatutako ibilbideari, kantuan oinarritutako beste lanekin emango diogu jarraipena: Claudio Monteverdi, Johann Strauss eta George Gershwinen 'Porgy and Bess' obra nagusia.

Gershwinen 'Porgy & Bess'
Gershwinen 'Porgy & Bess'

Jarraian, beste autore batzuen obra ezezagunak entzungo ditugu: Wieniawski, Brahms, Albéniz eta Tárrega. Azkenik, zinemako musikarekin emango diogu amaiera saio berezi honi.