'Badok Hamahiru' ikuskizuna, eskoletako ghettifikazioa eta kutsu politikoko epaiketak

Antxetako Maia Muruagak gaur Hendaian eskainiko duten 'Badok Hamahiru' ikuskizunaren ingurukoak ekarri dizkigu. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, euskal eskoletan jatorri atzerritarreko haurrekin gertatzen ari den ghettifikazioaz Samira Bouazzaouik kontatu dizkienak.

Audio_placeholder

'Badok Hamahiru' ikuskizuna, eskoletako ghettifikazioa eta kutsu politikoko epaiketak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, Arnaldo Otegiri preso politiko izaera ukatu izana hizpide hartuta, Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara Ladronen espetxeratzea ekarri du gogora. Radiokulturako lagunen eskutik, Joël Rocaforten 'Verdun- Basques, Landais, Béarnais en enfer' liburua deskubritu dugu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunen eskutik, Eneko Barberenaren kolaborazio kritikoa entzun dugu.