Hirigintza eta euskara, 'Kerizu beretik' proiektu hezitzailea eta Banksy artista misteriotsua

Beleixe Irratiko esatari Maider Beteluren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta hirigintza planek euskararengan izan dezaketen eraginaz eta horren aurrean instituzioek izan behar luketen jarreraz hausnartu dugu.

Audio_placeholder

Hirigintza eta euskara, 'Kerizu beretik' proiektu hezitzailea eta Banksy artista misteriotsua

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

'Herri hezitzailea, eskola herritarra' dinamikaren baitan, 'Kerizu beretik' proiektua dute abian Baztanen, eta horren xehetasunak eskaini dizkigu Nora Salbotx koordinatzaileak. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Alba Fernandez arte kolaboratzailearekin hitz egin du eta Banksy kale artistaren obra ekarri digute. Amaitzeko, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko Debagoienan martxan jarritako Erain dinamikaren berri ekarri digute Txapa irratikoek.