Nafarroako hezkuntza, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak eta genero eraikuntza

Irulegi irratiko esatari Jojo Bidartek euren bueltako berriak jorrati dizkigu irratien tartean. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Mikel Garciak Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozari egin dion elkarrizketa.

Audio_placeholder

Nafarroako hezkuntza, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak eta genero eraikuntza

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Bilbo Hiria eta Halabedi BI irratiek ekoizten duten Hizpidea magazinean Alberto Barandiaran Hekmeneko zuzendariari egindako elkarrizketari ere egin diogu lekua, euskarazko hedabideei diru-laguntzak esleitzeko Lakuako Gobernuaren irizpideen inguruko berri izateko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta sare sozialen bidez egin daitezkeen elkartasun ekintzez hitz egin digu. Amaitzeko, jasotzen ditugun mezuek genero eraikuntzan eta bereizkerian duten eraginaz hausnartu dugu Ibai Fresnedorekin.