Naroa Agirrerekin berriz, lortu berri duen pista estaliko Espainiako txapelketako 13.urrrezko domina izan dugu hizpide. Halaber, Rioko Olinpiar Jokoei begira dagoela kontatu digu. Eta noski, Lilatoiari ere arreta berezia eskaini diogu. Olga Grande kazetariak lasterketan parte hartu zuen eta eguna nola bizitu zuen kontatu digu.
Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Ainhoa Belzunegi (Hockey Reala), Agata Cardozo (Jolaseta), Alba Menendez (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Intza Lizarazu (Añares Rioja), Iulene Olabarria (IDK Gipuzkoa EHU) eta Ana Masa (Getxo)