Nafarroako ingelesezko hezkuntza, aurtengo Iparra-Hegoa eta kontsumitzaileei aholkuak

Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak hezkuntza eta gizarte gaiez hitz egin digu irratien tartean.

Audio_placeholder

Nafarroako ingelesezko hezkuntza, aurtengo Iparra-Hegoa eta kontsumitzaileei aholkuak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Nafarroako ingelesezko hezkuntzak izan dituen gabeziez Onintza Iruretak egindako erreportajea. Mikel Santos 'Belatz' marrazkilariaren berri Radiokulturako lagunen eskutik izan dugu. Elkarrizketaren tartean, Iparra-Hegoa elkarteko Xabier Albizurekin hitz egin dugu, 'Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira' lelopean antolatu duten egitarauaren ingurukoak jorratzeko. Amaitzeko, EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeko Jose Luis Segurak Hizpidea magazinean Vitaldent auziaz esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.