Otegi eta Guimon, etxebizitza beharren bilakaera eta deshazkundea

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute.

Audio_placeholder

Otegi eta Guimon, etxebizitza beharren bilakaera eta deshazkundea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Arnaldo Otegiren eta Lorentxa Guimonen espetxe irteerez hausnartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Hizpidea magazineko Jon Sanchezek euskararen gizarte erakundeen kontseiluko Paul Bilbaorekin hitz egin du hizkuntza eskubideen berdintasunerako protokoloaz. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Gaindegiako Imanol Esnaola izan dugu etxebizitzen arloan etorkizunean izan ditzakegun beharrak aurreikusteko. Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin Kooperarock atalean barneratu gara eta deshazkundearen ingurukoak jorratu ditugu.