Bake feminista, dFERIAko euskararen presentzia urria eta Saharako aisialdi trebakuntza

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Tolosa aldeko kontuak nabarmendu dizkigu.

Audio_placeholder

Bake feminista, dFERIAko euskararen presentzia urria eta Saharako aisialdi trebakuntza

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Idoia Arraizak 'Bilgune kontari'-ren eta azken martxoaren 8aren harira kaleratu duten irakurketa. Ondoren, Bilbo Hiriako lagunen Mieltxo Monfort zenaren omenez egin duten irratsaio bereziko esanak ekarri ditugu adierazpenen tartera. Txapa irratiko lagunek gurasotasunaren bueltan Nerea Mendizabali eta Amelia Barquini egindako elakrrizketak izan ditugu entzungai. EHAZEko Itziar Eliasek martxoaren 7an hasiko den dFERIA zikloaz hitz egin digu, zehazki, euskarazko antzerkiek izango duten presentzia urria nabarmentzeko. Amaitzeko, Urtxintxa Eskolako Dani de Ayalarekin hitz egin dugu, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan aisialdia lantzeko duten proiektuaz.