Distantziaz gertu izan arren, hizkuntza aldetik urrun sentitzen dituen errealitateez hitz egin du Mikel Astarlozak. Konkretuki, Essor Basque txirrindulari lasterketako jarraipenean gertatuak eman diote zer pentsatua. Donapaleun, Maulen eta Kanbon izandako helmugetan bildutako zaleen artean euskararik ia ez baitzuen entzun. Euskal Selekzio gisa parte hartu zuten euskal txirrindulariek bertan, baina aipamen guztietan "L'équipe espagnole" gisa aurkezten omen zituzten. Astarloza etxetik 80 kilometrotara duen Oñatin gertuago sentitzen omen da 40 kilometrotara duen Kanbon baino.