Mieltxo Monforti agurra, Iruñeko haur eskolen auzia eta Igeldoko desanexioa

Gaur utzi gaitu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek, eta omenaldi gisa haren zenbait hitz ekarri ditugu irratien tarte berezira.

Audio_placeholder

Mieltxo Monforti agurra, Iruñeko haur eskolen auzia eta Igeldoko desanexioa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta datorren ikasturterako Iruñean euskarazko bi haur eskola gehiago eskaintzeko udalaren erabakiak sortu duen polemikaz hausnartu dugu. Igeldoko Itsas Aurre elkarteko Jose Inazio Galparsorori egin diogu elkarrizketa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak desanexioa indargabetu ondoren, aurrera begira dituzten intentzioen berri eman digu. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk eta Ana Revuelta arte kolaboratzaileak Tabakalerako 'Mañana Goodbye' erakusketaren ingurukoak ekarri dizkigute. Amaitzeko, martxoaren 4an eta 5ean Bergarako gaztetxean egingo duten Tapoi Fest jaialdiaren berri izan dugu Txapa irratiko lagunen eskutik.