Euskararekin zerikusia duen gai bat hartu eta horren inguruan hausnartzen dute. Gaur, honako galderaren bueltan aritu dira: "Zerk eragiten du euskaldunok, euskaldunon artean, erdaraz hitz egitea?". Batek erdaldunen bat elkarrizketan integratzeagatik egiten duela erantzun du, besteak errotutako ohiturengatik, autoritateren batek behartuta egiten duenik edo ezezagunei lehen hitza gaztelaniaz egiten dienik ere bada. Baina erantzun batek egoera deserosoa eragin du, eta ez dute erreakzionatzen asmatu.