Cabacas auzia, Arnaldo Otegiren askatasuna eta kooperatibigintzaren sorrera

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, 'Ugarteko' delako ertzainburuak Iñigo Cabacasen familiari, Gara egunkariari eta Naiz atariari jarritako demandaz aritu gara Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin.

Audio_placeholder

Cabacas auzia, Arnaldo Otegiren askatasuna eta kooperatibigintzaren sorrera

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Hizpidea magazineko Jon Sanchez, berriz, Sortuko bozeramaile Pernando Barrenarekin egon da Arnaldo Otegiren espetxe irteeraz. Koop57EHko Liher Gonzalezek iragan larunbatean Bartzelonan egindako Coop57ren batzar orokorraz hitz egin digu. Amaitzeko, MUko Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin kooperatibigintzaren jatorriaren berri izan dugu.