Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketari begira jarri gara gaurko Zebrabidean, gaur arratsaldean hasi eta igande goizera arte Oñatiko Antixenan egongo den egitarauari erreparatu diogu.

Audio_placeholder

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Hasteko, topaketen antolaketan dabilen Xabier Etxeberria Oñatiko gaztetxeko kidearekin hitz egin dugu. Gaur arratsaldeko hitzaldietako batean egongo diren Bilboko OihuK gune autogestionatu feministaren berri ere izan dugu, zehazki bertako kide Arantzarekin solastu gara. Antixenan proiektatuko den Gasteizko gazetxearen inguruko 'Probatu ez duenak ez daki zer den hau' dokumentalaz Ander Abascalekin egon gara. Asanbladetako funtzionamenduaz larunbat goizean egingo duten analisiaz Joxemi Zumalabeko Ainhoa Narbaizak hitz egin digu. Amaitzeko, bihar arratsaldeko erresistentzia tailerren ingurukoak ekarri dizkigu Julio Villanuevak.