"Ez da nahikoa irudi kanpainak zabaltzea, lidergoa, ekintzak eta praktika eredugarriak behar dira"

Hainbat instituziotatik lurralde marka sendotzeaz hitz egiten den honetan, Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek parte hartu duen bi topaketaren inguruan hitz egin du, bietan Arabako etorkizuneko erronkez hausnartu dute.

Audio_placeholder

"Ez da nahikoa irudi kanpainak zabaltzea, lidergoa, ekintzak eta praktika eredugarriak behar dira"

Loading player...
Rober Gutierrez
Rober Gutierrez

Horietako bat euskaraz izan da eta sozioekonomikoki euskalduntzean eragitea zuen helburu. Bestea gaztelaniaz izan da, eta Gutierrezi atentzioa eman dio partaide geheinek etorkizuna gaztelania hutsean irudikatu izanak. Etorkizuna euskaraz irudikatzeaz gain, euskaraz bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko, berritzeko, saltzeko nahiz erosteko aukerak sortu behar direla uste du, hori bera dela lurraldeko marka sendotzeko modu eraginkorrena.