Nazioarteko nobedadeen artean, Norvegiako BORKNAGAR taldearen "Winter Thrice" diskoa izango da protagonista. Aldi berean, Fleshgod Apocalypse, Infernal Tenebra, Anthrax eta Rage banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ELBERETH taldearen "Azken Bidaia" kantu berria estreinatuko dute esklusiban, Ztah, Eraso! eta Dentera banden berriena eskaintzearekin batera. Hitzordua, 23:00etan!