Amaia Zufiak 'Bilgune kontari'-ren eta azken aletik emakumeen aurkako kriminalizazioa nabarmendu digu. Ondoren, Yolanda Jubetok Donostia 2016ren eragin ekonommikoaz Bilbo Hirian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Joan den larunbatean Baionan eta Bilbon egindako manifestazioez hitz egin dugu Bagoazeko Emilie Martinekin eta Sareko Teresa Todarekin. EHAZEko Itziar Eliasek 2016an euskal antzerkia babes dadila eskatu du, eta 'Heroiak' antzezlanaz hitz egin digu. Amaitzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu haurrentzako jostailuei ematen zaien erabileraz.