Neguko oporretara joan aurretik, estudiotik irten eta Ondarroako Arrigorri ostatura joan gara urtea agurtzeko Zebrabidea egitera.

Hasteko, Aixia eta Olaiarekin hitz egin dugu ostatuko funtzionamenduaz. Eguberri bueltan sortzen den kontsumorako ohiturari helduta, berriz, Aiert Goenaga eta Liher Gonzalezekin hausnartu dugu. Euskal gazteek alternatibak eraikitzeko abiatutako bidearen ingurukoak Xalba Ramirezek ekarri dizkigu.

Audio_placeholder

Neguko oporretara joan aurretik, estudiotik irten eta Ondarroako Arrigorri ostatura joan gara urtea agurtzeko Zebrabidea egitera.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, aurten 25 urte bete dituen Radixu irratiaz hitz egin dugu Txomin L. Aramaiorekin. Larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren egoeraz, eta urtarrilaren 9ko mobilizazioaz hitz egin dugu Angelita Burgoa amarekin eta Gotzon anaiarekin. Amaitzeko, Mirari Martiarenak abenduko Mirarikeria ekarri digu.