Pau Ribes: "Bidea egiten ari gara baina hasieran begirada txarrak eta homosexual moduan sailkatzen ninduten komentarioak jasan behar izan nituen".

Gaurko Kirol Leihoan lehenbizikoz (salbuespen moduan) gizonezko kirolari bat elkarrizketatu dugu. Protagonista igeriketa sinkronizatuan diharduen Pau Ribes kataluniarra izan da. Helburua, kirolak sexurik ez duela erakustea. Izan ere, Pauk aurreiritzien aurka borrokatu behar izan du urteetan zehar jende askok emakumezkoen kirol moduan ikusi duena praktikatzeagatik.

Audio_placeholder

Pau Ribes: "Bidea egiten ari gara baina hasieran begirada txarrak eta homosexual moduan sailkatzen ninduten komentarioak jasan behar izan nituen".

Loading player...
kirol
kirol

Alegia, emakume mordoaren borroka berberean jardun behar izan du bidea irekiz.Pauk gainera historia egin du, izan ere, udaran Kazanen jokatu zen Mundialean modalitate mistoko lehiaketa izan zen estrainekoz eta Gemma Mengualekin batera bikote osatuta bostgarren postua lortu zuen.Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Iulene Olabarria (IDK Gipuzkoa EHU), Naiara Diez (Gernika), Maialen Arana (Orvina) eta Agata Cardozo (Jolaseta).