Gaur 23H: Urteko azken heavy metal nobedadeen bilduma eskainiko du Burdinola irratsaioak

Nazioarteko berrikuntzen artean, Danimarkako HATESPHERE taldearen "New Hell" diskoa izango da protagonista. Aldi berean, Abbath, Megadeth, Messenger eta Ambush.

burdinola
burdinola

Herriko Burdina atalean, berriz, HILOTZ gipuzkoarren "Giza Ankerkeria" estreinatuko dute esklusiban. Bestalde, VANISHINE bizkaitarren "Tears From The Sun" diskoa nabarmenduko dute, Airless eta Neura banden berrienarekin batera. Hitzordua, 23:00etan!