Aimar Etxeberriak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartera Joska Natke eta Unai Pelayo etorri zaizkigu euskal gazte sortzaileek abian jarritako 'Ez dok amaitu'-z hitz egitera. Jarraian, Radiokulturako lagunek Txalapartatik argitaletxeko Jon Jimenezi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Txapa irratikoen eskutik Debagoieneko gaztetxeetako topaketen berri jaso dugu.