"Kapitalismoa esparru guztietara zabaldu den bezala hedatu daitezke alternatibak"

Prekarietatearen aurrean Euskal Herrian bada gazteentzat beste alternatibarik? Gure kabuz ala hil dokumentalean argi ikusi daiteke baietz. Hainbat gaztek Euskal Herria goitik behera gurutzatu dute kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Horiek erakusteaz gainera gogoeta zabaldu nahi dute eta horretarako dokumentala herriz herri aurkezten ari dira. Xalba Ramirez eta Eneritz Arzallus izan dira gurean.

Audio_placeholder

"Kapitalismoa esparru guztietara zabaldu den bezala hedatu daitezke alternatibak"

Loading player...
Eneritz Arzallus eta Xalba Ramirez @kalegorrian
Eneritz Arzallus eta Xalba Ramirez @kalegorrian

Dokumentala hasi aurretik ez zuten espero Euskal Herrian martxan zeuden proiektu autogestionatuen aniztasuna. Eta diote, kapitalismoa esparru guztietara zabaldu den moduan, heda daitezkela alternatibak bizitzako eremu guztietara. Hortik, borroka esparruak hainbat izatea. Paradigma aldaketa askoren aurrean gaudela diote eta beste erantzun batzuen beharra ere jarri dute mahai gainean. Gaur Iruñeko Katakraken aurkeztuko dute lana 19:00etan eta asteazkenean Gasteizen Hala Bedi tabernan.