Reggaetoi bidezko iraultza, Olentzeroren jatorria eta kaleko argazkiak

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gernikako Astra gunearen 10. urtemuga ekarri digu irratien tartera.

Audio_placeholder

Reggaetoi bidezko iraultza, Olentzeroren jatorria eta kaleko argazkiak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta reggaetoiari egozten zaizkion rolei buelta emanda estereotipoak hausteko aukerez hausnartu dugu. Mirari Bereziartua Nabarraldeko kideari egin diogu elkarrizketa, Olentzeroren jatorriaz eta gabon bueltako euskal usadioez.  Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk eta Irantzu Pastor argazkilariak Street Photography lehiaketako argazkiez hitz egin dute.