Hainbat jatorritako langileei ere lekua aitortu behar zaiela uste baitu, enpresen euskara planetan. Alemanian, esaterako, ikusi omen dute etorkinak eta haien seme-alabak ez direla modu automatikoan integratzen. Hargatik, elkarbizitza orekaturako beharrezkoa iruditzen zaio etorkinei lan munduan integratzeko aukera ematea, eta hizkuntzari horretan garrantzia aitortzea.