Kike_amonarriz
Kike Amonarriz: "Zer eta zergatik egiten dugun baldin badakigu, aldatzeko aukera erreala hurbilago izango dugu"

Garabide erakundearen partaide gisa hitz egin digu gaur Kike Amonarrizek. Garrantzia estrategikokoa iruditzen zaio Garabidea, euskaldunak munduko beste hainbat hizkuntza komunitaterekin harremanetan jartzeaz gain, euskara munduaren baitan kokatzeko ere baliatu izan duelako.

Loading player...
2015/12/09

Lortutako guztia nola lortu dugun eta euskararen alde borrokatzera zerk bultzatu gaituen ulertu beharko genukeela iruditzen zaio. Horren harira, EMUN kooperatibak kaleratu duen 'Irten hizkuntzaren armairutik' liburuaren baliagarritasuna nabarmendu du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK