Zein erronka ditu azokak eta euskal kulturaren ikusgarritasunak?

50 urte ditu Durangoko azokak, baina hala ere aurrera begira jartzeko beharra ere badago. Bi galdera luzatu diegu gure tertuliakideei: zer da Durangoko Azoka zuretzako? Aurrera begira zeintzuk dira Durangoko Azokaren erronkak? Mahaiaren bueltan, hausnarketa lanetan jarri ditugu Ahotsenea guneko Lutxo Egia, Elkar Argitaletxeko Olatz Osa, eta Donostiako estudiotik, Jakin-eko Xabier Eizagirre.

Audio_placeholder

Zein erronka ditu azokak eta euskal kulturaren ikusgarritasunak?

Loading player...
Lutxo Egia eta Olatz Osa
Lutxo Egia eta Olatz Osa

Hainbat dira egin dituzten hausnarketak, ELKAR argitaletxeko Osaren aburuz, Durangoko Azokaren helburuetako bat beharko luke izan erdal mundura hurbiltzea, eta ez da soilik hori azokaren helburua, euskalgintzakoa ere beharko luke izan, pentsa dezaten "zerbait galtzena ari direla".

Galdegin diegu ere, euskara eta gaztelerazko presentziaren inguruan. Osaren aburuz, euskarazko liburuguntzak eta musikak, garapen handia izan du, eta gaur egun, euskarazko presentzia altuagoa da erdarazkoa baino. Orain gainera, azokaren inguruan sortu diren guneei esker, euskara gailendu egin dela dio Lutxo Egiak. Jakin- eko Xabier Eizagirrek ez du garbi zein den gaztelerak eta euskarak azokan izan beharreko tartearen mugaz, baina garrantzitsuena, bere aburuz, euskarak zentralidadea duela da.