Gerediaga elkarteak bere ibilbidean izandako izaera anitza ere nabarmendu du Mugikak gurean, eta 50. urtemugan, atzera begira bakarrik ez, aurrera begira ere jarriko direla, eta aurreratu digu, ikerketa bat jarriko dutela martxan, azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa egingo dutela azokaren balore inmateriala zein den aztertzeko.
Aurten, iaz baino stand gehiago jarri dira azokan, baina zenbakia bera baino, aniztasuna da nabarmendu beharrekoa Geredia elkarteko zuzendariarentzat. Edizio honetan berrikuntza ugari egonen direla ere esan digu, besteak beste, mugikorreko aplikazio bat.