Mattin Ihidoape [Bizi!]: “Mobilizazio ekologistak ixilarazi nahi dituzten arren, karrikak hartuko ditugu”

Klima aldaketa aurre egiteko asmoarekin hasiko da gaur Parisen COP21 gailurra. Goi-bileran mundu osoko 195 Estatuetako mandatariek parte hartuko dute eta klima aldaketaren harira akordio batera iristeko erronka izango dute mahai-gainean.

Audio_placeholder

Mattin Ihidoape [Bizi!]: “Mobilizazio ekologistak ixilarazi nahi dituzten arren, karrikak hartuko ditugu”

Loading player...
COP21Represiónn en las primeras movilizaciones por la COP21 en Paris.
COP21Represiónn en las primeras movilizaciones por la COP21 en Paris.

Gainera, COP21 hau berriki Parisen Estatu Islamikoak egindako atentatuek eragindako egoerak baldintzatuko du. François Hollanden gobernuak mobilizazioak debekatu ditu eta atzo, ehunka manifestari atxilotu zituen poliziak Paris erdigunean protesta iulegal batean parte hartzeagatik. Ingurumari honetan, Bizi! mugimenduko Mattin Ihidoape elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, eta “mobilizazio ekologistak ixilarazi nahi dituzten arren”, karrikak hartuko dituztela nabarmendu du.

Honi buruzko guztia: COP21