Egindakoari erreparatzea, bizitakoari zentzua ematea eta gogoeta egitea dira horren helburuak. Abenduaren 3rako ekintza nazionalari heldu diote, eguna euskara hutsean igarotzera konprometitzen direnen atxikimendua biltzen ari baitira EHEkoak. Halako prozesuetatik indarra atera eta ondoren komunikazio arrakastatsuagoa lortzea posible dela nabarmendu dute.