Gaur 23h: Gama Bomb, Kampfar, WASP, GloryHammer edota Gabezia Burdinola saioan

Heavy Metal nobedadeak ez ditu esklusiban eskaintzen Burdinola irratsaioak. Baino tarteka izaten du baten bat. Nazioarteko nobedadeen artean, GAMA BOMB taldearen "Untouchable Glory" diskoa izango da protagonista.

burdinola
burdinola

Era berean, Kampfar, WASP, GloryHammer eta Crossfaith banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, GABEZIA gipuzkoarren "Orain" lan berriko abesti bat estreinatuko dute. Bestalde, A.D bizkaitarren "Si Vis Pacem..." diskoa nabarmenduko dute, Childrain taldearen doinu berriekin batera. Hitzordua, 23:00etatik aurrera.