Oihana Etxebarrietak 'Bilgune Kontari'-ko azken alea errepasatu digu. Eneritz Arzallus eta Xalba Ramirezekin Topatuk eta Ernaik elkarlanean ekoiztutako 'Gure kabuz ala hil' dokumentalaz aritu gara. EHAZEko Itziar Eliasek XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetan ikusgai egon diren eta egongo diren obrak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Yolanda Jubetok Bilbohirian esandakoak izan ditugu entzungai.