Ahozko testu bat prestatu eta gelakideen aurrean defendatu behar zuten ikasle zenbaitek ea euren euskalkian egin ote zezaketen galdetu zioten, eta Garaik eurek hausnartu beha zutela erantzun zien komunikazio egoera zein zen jakiteko. Eremu formalean egonik, euskara batua erabiltzea zela zentzuzkoena ulertarazi nahi bazien ere, gehienek euskalkaren aldeko hautua egin zuten. Euskara batuan aritzeko trebezia hartzea garrantzitsutzat du Garaik, eta euskalkira jotzearen atzean nagikeria dagolea iruditzen zaio, baita identitatearen osaketan euskalkiek duten pisua ere.