Ane Santesteban: "Mononukleosia kolpe gogorra izan zen zen, batez ere psikologikoki, baina, azkenean, denboraldia ondo bukatu dut".

Gaurko saioan Ane Santesteban txirrindularia elkarrizketatu dugu. Santestebanek hirugarren denboraldia egingo du Italian. Aurten Ale Cipolliniren maillota defendatuko du. Berarekin aurtengo denboraldia - mononukleosiak baldintzatua - eta bere ibilbidea errepasatu ditugu. Etorkizunerako dituen erronkak ere kontatu dizkigu.

Loading player...
Ane Santesteban
Ane Santesteban

Bestalde, Maria Larrakoetxea voleibol jokalariarekin hitz egin dugu. Larrakoetxeak udaran Leadernet utzita Menorcarako bidea egin zuen bere ibilbidean aurrerapauso bat eman eta jokalari moduan garatzen jarraitzeko xedez. Talde berrian gauzak nola doazkion azaldu digu.
Halaber, ondorengo kirolarien ahotsak ere entzun ditugu: Ainhoa Vicente (Athletic), Leyre Fernandez (Reala), Irune Santesteban (Orvina), Alba Menendez (Bera Bera), Jessica Nogales (Zuazo), Haizea Goikoetxea (Aiala Zarautz), Miriam Foraste (IDK Gipuzkoa EHU), Naiara Diez (Gernika) eta Leire Sarasola (WP Leioa).