Aitor_montes
Aitor Montes: "Elorriarrek pediatra elebiduna eskatu behar dute, datorrenari aurre hartu behar zaio"

Haurren etorkizuna izaten dela guraso guztien kezka nagusia uste du Aitor Montes familia medikuak, tartean, haurrak pediatra ahalik eta onenaren eskuetan uztea.

Loading player...
2015/11/02

Elorrioko pediatra euskaldunak aurki hartuko omen du erretiroa, eta haren postua nork bete dezakeen zalantza du Montesek. Teorian, plaza horretarako euskararen ezagutza eskatzen bada ere, sarri ez dela legea betetzen azaldu du. Elorriora joan nahi duen pediatra elebidunik ez balego, behin-behinean pediatra erdalduna bidal baitezakete. Hargatik, jendeak horrekiko kontzientzia eduki eta pediatra elebiduna exijitu beharko luketela uste du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK