"Seme-alabek euskararekiko jarrera aktiboa izateko oinarrizkoa da guk ere hala izatea"

Egungo gazteek gutxienez hiru hizkuntza ikasten dituztenez, eleanitzak izango direla argi dagoela uste du Iñaki Eizmendik, eta gainera onurarako izango dela ere iruditzen zaio.

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Hala ere, garrantzitsua "euskaldun eleanitzak" izatea dela uste du: hizkuntza asko jakin bai, baina egunerokoan euskara erabiltzea nahi dugu. Iruditzen zaio gurasoek eragin dezentea izan dezaketela gazteen hizkuntza ohituretan, eta kontuan izan beharrekoak identifikatu ditu: etxetik hizkuntza aberatsa, eredu egokiak, eta erreferente asko eskaintzea.